XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Segun non, ez da tamaina berean hartzen konpromezua (Ik. 1.47.).

Funtzionaketan zein bestela lan egiteko disponibilitate (borondate) gehien, Durangalde / Busturialde / Markinaldean, Goierritik behera eta Deba arroan ikusten da.

Asko moteltzen da gogo hori Iparraldean, Nafarroan eta bereziki Araba / Bilbo Handi inguruan.

b) Borondate hori, adinez adin, 25-34 urtekoetan agertzen da gehien (% 71), gero gazteagoetan.

Langintza horretarako gertu daudenak 35-49 urteetan ere erditik gora dira, juxtu-juxtu baina.

Erdia baino dexente gutxiago (% 40,7) dira, aldiz, 50 urtetik gorakoen artean Elkartearen ekintzetan zuzenean sartu nahi dutenak (Ik. 2.47.), hori gazteentzat utzia balute bezala.

Laburbilduz

Irakurketa errazteko asmoz, aurreko guztia hitz gutxitan bildu nahi dugu ondoko orriotan, azterketako ordena bera erabiliz.

Bai, bertsolarien kolektibo hori zer-nolakoa den eta zertan den jakin nahi du inkesta honek.

Ustez ongi ezagutzen dugun giza talde hori ez dakigu, jakin, zertan datzan jatorriz, ofizioz, kulturaz.

Ez dakigu nola eta zergatik hasi ziren bertsotan.

Gutxiago dakigu zer pentsatzen duten bertso-saioez, azken txapelketaz, bertso-eskolez, Bertsolari-Elkarteaz, etab.

Eta zertan esanik ez: ez dakigu ezer zeintzu diren beren bertso-mota eta bertsolaririk gogokoenak eta, batez ere, zer jarrera duten bertsogintzaren eboluzioaz.

Nola jakin beraiei galdetu gabe? Horixe da guk egin duguna: berei galdetu.

Bertsolari guztiei zuzendu zaie inkesta, eta bost ez gainerako denek erantzun dute.

140 erantzun aztertzen dira, horrela, orri hauetan.

Hona, bada, gaurko bertsolarien eritzia eta jarrera, luze eta zabal emana inkestaren barruan.

1. Bertsolariaren Irudia eta eitea

Zein irudi eta tankera isladatzen du gaurko bertsolariak?.

Zorionez, gaurko bertsolariaren irudi bat baino gehiago da.